viernes, 4 de mayo de 2012

ELIKATUZ BIZI !

Azken hamarkadetan, gure gizartean hainbat aldaketa eman dira gizarte eta lan arloan eta ondorioz baita bizimoduan ere. Horren ondorioz, elikadura ohiturak aldatu egin dira eta egonean egoteko jarrera areagotu egin da. Elikadura egokia eta ariketa fisikoa maiztasunez egitea osasunaren oinarrizko zutabe dira. Halaber, haur eta gazteengan gaizotasunak prebenitzeko, eta, neurri batean, eskolan egoki aritzeko lagungarri dira. Haur eta gazteek bizi-estilo osasuntsua garatu ahal izateko behar duten informazioa eta prestakuntza familiaren, hezitzaileen era osasun-lagile profesionalen eskuetan dago. ELIKADURA OSASUNTSUA NAHIKOA: Bakoitzak behar dituen energia premia asetzen dira. ANITZA: Elikadura multzo guztiak barneratzen dira. OREKATUA: Elikadura multzoek kontsumo kopuru eta maiztasun jakin bat izan behar dute, osasuntsu egoteko behar ditugun elikagai guztiak hartzen ditugula ziurtatzeko. EGUNEROKO JANALDIAK: Egunero 4-5 janaldi egin behar dira: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. ARIKETA OSUSANGARRIA NAHIKOA: Norberak duen mugitzeko premia bete behar da. ANITZA: Oinarrizko gaitasun fisikoekin zerikusia duten jarduerak garatu behar dira (erresistentzia, indarra, malgutasuna, koordinazioa, abiadura) OREKATUA: Jarduerak proportzio egokian egin behar dira edo norberaren garapen mailara egokitu behar dira.

ITURRIA http://www.gipuzkoangazte.info/adminigazte/gazteinformazioa/Dossier_prensaeus.20090326.pdf

martes, 20 de marzo de 2012


 KIROLA HAURTZAROAN ETA NERABEZAROAN



Haurtzaroan eta nerabezaroan kirola erregulartasunez praktikatzea, onuragarria da garapen fisiko eta pertsonalerako. Gainera, gaixotasunak prebenitzeaz gain, frogatuta dago kirola maiztasunez egiten duten nerabeek droga gutxiago kontsumitzen dutela.

Bizimodu sedentarioa, tabakismoa, pisu larregia, elikadura kaltegarria eta beste aldagai batzuk egoten dira mundu garatuarekin lotzen diren gaixotasun degeneratiboen sorrera eta garapenean; arterioesklerosia, artrosia, 2.motako diabetesa etab. Patologia horiek, nagusitan agertzen diren arren, haurtzaroan hasten dira sortzen. Eta orduantxe has daitezke prebenitzen ere, kirola eginez besteak beste.

Iturria: http://kirolabizitzan.blogspot.com.es/2007/04/kirola-haurtzaroan-eta-nerabezaroan.html

Haur eta nerabeentzat kirola aukeratzeko ...

HAUR ETA NERABEENTZAT KIROLA AUKERATZEKO…


Udaberria eta uda garai egokiak dira kanpoko kirol-ekintzetan hasteko: martxa, paseoa, senderismoa, igeriketa, mendia, bizikleta, etab. Bide batez, natura maitatu eta gozatzen ikasiko du haurrak. Baina ez ahaztu: 

  • Kirol-jarduera bat hautatzerakoan orientazioa eman behar zaio haurrari, baina bere zaletasunak errespetatuta beti.
  • Kirol-jarduerak bat etorri behar du haurraren ezaugarriekin eta bere gorpuzkerarekin.
  • Jolas gisa praktikatu behar du, sakrifizio eta sufrimendurik gabe.
  • Lehia apur bat izan dezake, baina muga batzuen barruan eta, jakina, ez zaio erakutsi behar "onena eta lehena izateko grinarik, bigarren geratzea porrota delako". Sarritan, gurasoek bultzatu egiten dute lehiarako sena oharkabean eta etorkizuneko frustrazioak ereiten dituzte horrela.
  • Kirolak lagungarri izan behar du haurraren garapen integralean. Kirol espezializatu bat egitea aukeratzen badu, espezializazioaren eraginak neutralizatuko dituzten eta desoreka eta asimetria fisikoak zuzenduko dituzten beste jarduera batzuekin osatu behar dira. Igeriketa osagarri ona da bestelako kirol jarduerentzako.
  • Hezurren hazkundea abentura da haurrarentzat, errespetatu egin behar da eta hazten ari diren kartilagoentzako eta hezurren garapen orekatuarentzat eraso gerta daitezkeen kirolak ekidin egin behar dira.
  • Behar den beroketa egitera ohitu behar da haurra, egin behar duen ekintzarako gorputza prestatzeko eta amaitzean giharrak erlaxatu eta luzatzeko ariketak egin ditzala.
Iturria: http://revista.consumer.es/web/eu/20020701/salud/48987.php
    ADIN BAKOITZAK BERE KIROLA


Kirolen bat egitea, edo besterik ez bada ere egunero ariketa pixka bat egitea, beti da mesedegarri, baina sarritan ez da erraza bakoitzarentzat egokiena zein den jakitea. Kirol bat aukeratzeko orduan pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak eduki beharko dira kontuan, bere bizitzeko estiloa eta, batez ere, bere adina.

Asko dira kirolaren mesedeak goraipatzen dituzten ikerketak, betiere hobby moduan hartzen denean eta ez medikuak agindu edo inposatutako obligazioa bezala. Horrela, adibidez, gauza jakina da kirolak egonkortasun emozional handiagoa eskaintzen duela, eta gure bihotzaren osasuna hobetu egiten duela. Belan urrezko domina olinpikoa irabazi zuen Jose Luis Doreste medikuak, gaur egun Dexeus Institutuko Kirol Medikuntzako Unitatearen arduradunak dioenez, "kirola egitea osasun fisiko eta baita psikiko hobea edukitzeko modua da, eta oro har kirola egiten duten pertsonen adorea hobetu egiten da". Baina ez da hor amaitzen guztia, azken ikerketek frogatu duten bezala ariketa fisikoak irudimena eta baita sormena ere gehitu egiten baititu.

Ia dena positiboa da, beraz, kirolean eta oso gutxi dira ariketa fisikoa egitearen kontraindikazioak. Bihotzeko gaitzak edo lokomozio-aparatuko alterazioak baldin badaude soilik debekatzen da erabat kirola egitea, eta kasu horietan ere, pertsona horiek espezialista baten begiradapean, ahalegin edo esfortzu gehiegi eskatzen ez duen ariketa-motaren bat egiteko moduan egongo dira.


Iturria: http://kirolabizitzan.blogspot.com.es/

viernes, 16 de marzo de 2012

HAURRAK eta OSASUNA !



Honako bideoa, haurrak bizitza osansungarri bat edukitzeko jarraitu behar dituzten pautak azaltzen digu.
Abestiaren eta koloreen bidez, haurraren motibazioa sustatzen da baita elikaduraren inguruko zenbait kontezptu barneratuko dituzte, hala noa,  frutak eta barazkiak jatearen garrantzia, hortzak egunero garbitu behar direla, dentistara joan behar dela urtero gure hortzak nola handitzen diren jakin ahal izateko ...
Bideoa dela eta haurrak modu kontzienteago batean barneratuko dute osasuna eta hau duen garrantzia.

FRESH lanaren testuinguruko lau osagai




Osasunarekin lotutako eskola-politikak
Ikastetxeetako osasun-politikek (gaitasunen eta hainbat osasun-zerbitzuren hornikuntzan oinarritutako osasunerako hezkuntza jasotzen dutenek) haurren osasun orokorra, higienea eta elikadura sustatzen lagun dezakete. Hala ere, osasun onerako politikek haratago joan behar dute ingurune fisiko segurua eta ingurune psikosozial positiboa bermatzeko; era berean, ikasleekiko abusua, sexu-jazarpena, ikastetxeko biolentzia, larderia eta antzekoei aurre egin behar diete. Haurdun dauden ikasleen eta ama gazteen hezkuntzaren jarraipena bermatzen bada, osasunerako eskola-politikek ikastetxe-giroko txertaketa eta ekitatea sustatzen lagunduko dute. Ikasleen eta irakasleen jazarpena prebenitzen eta murrizten laguntzen duten politikek ere neskek ikastetxea uzteko arrazoien eta uztera behartzen dituzten arrazoien aurkako borroka sustatzen dute. Irakasle eta ikasleen osasun-praktikekin lotutako politikek osasunerako hezkuntza indar dezakete, adibidez: irakasleak eredu positiboak izan daitezke ikasleentzat, ikastetxean erretzen ez badute. Politikak garatzeko eta hitzartzeko prozesuak gai horiei buruzko arreta ematen du; politikak hobeto garatuko dira maila asko aintzat hartzen badituzte, maila nazionala eta ikastetxeko maila barne, irakasle, haur eta gurasoei dagokienez.
Edateko ura eta osasun-neurriak, funtsezko urratsak ikaskuntza osasungarrirako ingurune fisikoa sortzeko
Ikastetxeko giroak ikasleen osasuna eta elikadura kalte dezake, bereziki haurrak ur-hornidurak eragindako gaixotasun infekziosoen arriskuan jartzen badira. Higienearen hezkuntza alferrikakoa da edateko ur garbirik eta osasun-instalazio egokirik gabe. Herrialde gehienen helburu errealista ikastetxe guztiek edateko ur garbia eta osasun-instalazioak izatea da. Aurreko helburua lortuz gero, ikastetxeek osasunari eta higieneari buruzko mezuak indar ditzakete eta ikasleentzako eta komunitatearentzako, oro har, eredu moduan joka dezakete. Denborarekin, horrek eragin dezake zerbitzu horiek komunitate guztiarentzako lortzeko eskaera egitea. Eraikuntza-politika egokiek eragingo dute instalazioek genero- eta pribatutasun-gaiekin lotura izatea. Neskentzako bakarrik diren osasun-instalazioak, nerabeentzako bereziki, oinarrizko laguntza dira hilerokoaren eraginez edo lehenago ere eskola utzi dutenen tasa murrizteko. Mantentze-politika egokiek bermatuko dute instalazioek seguruak izaten jarrai dezaten.
Gaitasunetan oinarritutako osasunerako hezkuntza
Osasunerako, higienerako eta elikadurarako hezkuntzaren hurbilketa osasunari buruzko erabakiak hartzerakoan modu egokiago eta positiboagoan jokatzeko beharrezkoak diren bizitzarako ezagutzen, jarreren, balioen eta gaitasunen garapenean oinarrituta dago. Testuinguru horretan, osasuna osasun fisikotik haratago zabaltzen da, eta osasun psikosozialaren eta ingurumenaren gaiak jasotzen ditu. Gizarteko faktoreen eta jarrerazko faktoreen aldaketek lehentasuna eman diete, besteak beste, gai hauei: GIB/HIESa, haurdunaldi goiztiarra, lesioak, indarkeria eta tabakoaren eta bestelako substantzia mendekotasun-sortzaileen abusua. Osasunaren kalterako diren faktore sozial eta jarrerazko faktoreek bizitzeko eraren, osasunaren eta elikaduraren gainean eragiten dute eta, horrez gain, eskola-adineko haurren eta nerabeen kopuru hazkorrari hezkuntzarako aukerak murrizten dizkiote. Nesken eta mutilen arteko genero-berdintasunarekin eta errespetuarekin lotutako jarreren garapena eta gaitasun espezifikoen garapena (adiskideen presioa jasatea, esaterako) funtsezkoak dira gaitasunetan oinarritutako osasunerako hezkuntzan eta plano psikosozialeko giro positiboetan. Banakoek halako gaitasunak dituztenean, gertagarriagoa da eskola-urteetan eta bizitzan zehar bizitzeko era osasuntsua hartzea eta mantentzea.
Ikastetxean oinarritutako osasun- eta elikadura-zerbitzuak
Ikastetxeek eraginkortasunez eskain ditzakete hainbat elikadura- eta osasun-zerbitzu, horiek arruntak, seguruak eta ezagunak direnean eta komunitateak garrantzitsutzat jotzen dituen arazo iraunkorrei aurre egiten dietenean, betiere. Irizpide horiei jarraituz gero, irakasleak eta ikastetxea positiboak direla ikusiko du komunitateak eta, horrela, haiek eredu garrantzitsutzat hartuko dira. Esate baterako, gabezia mikronutrizionalak eta parasitoek eragindako infekzioak erraz trata daitezke oso ohikoak ez diren ahozko sendagaiekin (sei hilez behin edo urtean behin), uneko gosea saihesteko (ikaskuntzarako oztopo larria da) otorduen ordu-aldaketak edo ikastetxean afariusia gehitzeak, edo betaurrekoak hornitzeak ikasgelan lehenengo aldiz erabateko partaidetza izatea ahalbidetuko die haur askori.


ITURRIA: http://www.unescoetxea.org/ext/futuros/eu/theme_b/mod08/uncom08t04s02.htm#problems
 

jueves, 15 de marzo de 2012

ZER DA ESKOLA KIROLA?



Eskola-umeek nahitaezko eskola-aldian baina eskola-orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da. Eusko Jaurlaritzaren dekretua, eskola kirolari buruzkoa.
 Dekretuko definizio hori garatu eta geure egiten dugu, Eskola Kirolaren Atalak dituen xedearen eta ikuspegiaren bitartez. Euskalitekin (Bikaintasunerako Euskal Erakundea  - Fundación Vasca para la Excelencia), erakundeen bikaintasun-kudeaketari buruzko prestakuntza plan batean murgilduta gaudela, aurten lehenengo urratsak eman ditugu ildo horretan; hain zuzen, xedea (nor garen, norentzat eta norekin egiten dugun lan eta nola egiten dugun) eta ikuspegia (zer izan nahi dugun) definitu ditugu.
 Eskola Kirolaren Atalaren xedea hau da: kirol eskaintza sustatu, ahalbidetu, antolatu eta arautzea Bizkaiko Lurralde Historikoko eskola-umeentzat, kirol ohitura sortzeko, eskola-umeei kirol jardueran dauden aukerak eskaintzeko eta hezkuntza-garapena osatzeko.
Federazio, udal eta erakunde publiko edo pribatuen laguntza daukagu kirol eskaintza integratzaile bat egiteko. Eskaintza horrek genero-berdintasunarekiko begirunea zaintzen du eta gure intereseko talde guztien gogobetetzea bilatzen du.
Eskaintza horren bidez, agintaldiaren hasieran definitutako helburu orokorra zehaztu eta garatu dugu:
Bizkaiko eskola-umeen artean kirola egiteko ohitura sortzeko beharrezko kirol baliabideak eta egitarauak eskaintzea.


ITURRIA: http://www.bizkaia.net/home2/temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=2031